Amerikar Soziologia Elkartea

ASAren biltzar nagusia Bostonen (2008)

Amerikar Soziologia Elkartea (ingelesez: American Sociological Association, ASA) 1905ean sortu zen American Sociological Society (ASS) izenarekin. Irabazteko asmorik gabeko erakundea da eta helburu nagusia soziologia diziplinaren eta lanbidearen azkartzea da. Soziologoak laguntzen dituzte beren lanak burutzeko eta gizarteari egiten dioten ekarpena errazten dute.

ASAk urtero biltzar nagusi bat egiten du eta hainbat aldizkari argitaratzen ditu. 14.000 bazkide inguru ditu, irakasle, ikasle eta ikerlariak gehien bat, eta beraz, ASA soziologoen munduko elkarte profesionalik handiena da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search